Web & App Lagunak

Interfaze digitalen diseinua egiten dugu

Jordi eta Luna gara freelance bikote bat duela 10 urte baino gehio diseinu webean enpresa eta erakundeekin elkarlanean ari garenak.

Proiektu puntual edo era jarraituetan enpresaren edo erakunde barruan kolaboratzaile egonkorrak izatera pasatuz laguntzen dugu.

Gure profil profesionala diseinu web eta programazioa da nahiz eta bezeroekiko erlazioaren bidez esperientzia oso zabala lortu dugu bezero bakoitzak bere behar partikularrak dituenez gero.

Zure taldearen parte egitea gustatzen zaigu. Uste dugulako modurik onena dela produktu digitala sendotzeko eta emaitza hobeak lortzeko.

Proiektuak

Guretan konfidatu duten bezeroak

Denbora guzti honetan proiektu webak Bartzelonan eta Gipuzkoan garatu ditugu.

Grupo Planeta, Lucia Irureta, Kodea Web, edo Euro Help bezelako enpresekin lan egiteko aukera izan dugu.

Lan-metodoa

Proiektu bakoitza bakarra da, horregatik diseinuaren aurreko lana egiten dugu zeregina mugatu eta kontzeptu eta oinarriak definituko duten funtzioak zehazteko.

Behin pantaila guztiak diseinatuta, prototipoa egiten dugu diseinua esperimentatzeko eta hobekuntza-iterazioak egiteko programazio fasera pasatu baino lehen.

Azterketa

Azterketa

Zure merkatua aztertzen dugu eta zure helburuak zehaztu.

Wireframak

Wireframak

Pantaila bakoitzaren edukia antolatzen dugu eskema moduan, erabiltzailearen akzio fluxua oso ondo definitzeko.

UI Diseinua

UI Diseinua

Linea grafikoa eta elementu guztien diseinua definituko ditugu. Erabiltzailearentzat benetan baliagarri eta adiskidetsua den neurrira egindako diseinua.

Prototipoa

Prototipoa

Diseinatutako pantailak interaktiboak egiten ditugu erabilgarritasuna frogatzeko programazio fasera pasa aurretik.

Kanpamentu Nagusia

Jordi eta Luna gara, gure lokalizazio fisikoa dago Zumaia, Gipuzkoa-ko kostaldeko herri bat nahiz eta geografikoki mugarik gabe lan egin dugu internet bidez. Sarritan aurki gaitzakezu Bartzelonatik, bezero batzuk bisitatuz, ere.

Laguntzen dizun taldea bilatzen ari bazara, gu izan gaitezke.

Gure tresnak

Hitzegiten dugu?

1.Bete formularioa

Bidaltzen dizugu gure formulario teknikoa, zure proiektuaren testuinguruan jartzeko: teknologia, funtzioak, material fotografikoa, testuak.

2. Bilera bat egiten dugu

Bilera presentzial edo online egiteko momentua da eta proiektua sakonago ulertu: Negozioa, erabiltzaileen beharrak, helburuak…

3. Jaso gure aurrekontua

Bidaltzen dizkizuegu lan-faseak, denborak eta balioespen ekonomikoa.